XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina Mari ere zurbil zegoen, behatzekin sudurrak itxiaz.

- Durangoko paper fabrikaren usaina da hau! -argitu zuen Mertxeren aitak.

Han zegoen lantegia, ke nazkagarri hartaz zerua zikintzen etengabe.

- Gezurra dirudi gero liburuek holako usain ona izatea! -esan zuen Marik berriro kolore ona berreskuratuz.

Mertxe ere lasaiago zegoen.

- Holakoak gara pertsonak erantzun zion Mariri ez dakigu ezer ederrik egiten, aurretik edo ondoren zerbait zikindu gabe!

Gero eta lantegi gehiago agertu zen haien ikusmirara, zeru urdina ilunduz.

Autoak eulien gisara sortzen ziren bazter guztietatik, eta etxeek erlauntzak ziruditen, handiak, estuak, leiho ttikiekin.

- Preso bizi direla ematen du! -aipatu zuen